jueves, 29 de noviembre de 2007

JOSTAILUAK OPARITZEA EGUBERRITAN


Hona hemen kontseilu batzuk umeei zer nolako jostailuak oparitzeko:

"Seguruenik, jostailuak dira Eguberrietan gehien egiten den oparia. Hortaz, segurtasuna eta beste zenbait arazo aintzat hartu beharra dago, batik bat jasotzen dituztenak, alegia, haurrak, bereziki sentiberak direlako.

Jostailurik onena ez da garestiena. Jostailu soilak aukeratu behar dira, eta jaso behar dituen umearen heldutasun mailara egokituak. Jostailua aukeratzeko eta segurua dela konprobatzeko ardura helduei dagokie, beraiek irakurri behar dituzte erabiltzeko argibideak eta segurtasunerako oharrak. Jostailu bat erosterakoan, kontuan hartu honako hauek:

- CE (Europar Batasuna) daramaten jostailuak erosi, ez besterik. Errepara iezaiozu etiketari, bertan arduradunaren helbide eta ezaugarri guztiek agertu behar dute eta. Horrek ez bestek bermatuko du segurtasun neurri guztiak betetzen dituela. Edonola ere, komeni da jostailua dendan probatzea erosi baino lehen.

- Ez onartu jostailurik, non eta etiketa, argibideak, oharrak eta guzti, ezagutzen duzun hizkuntza batean ez baldin badaude.

- Konproba ezazu jostailuak etiketan dioen guztia daramala (batez ere pilak dakartzala badio) eta jostailuan dauden argibideak jarraitu, bai muntaketarako bai erabilera segurua bermatzeko. Umeak ere, erabiltzerakoan, kontuan hartzen dituela zain ezazu.

- Kontuz poltsekin, ez itzazu umeen eskura utzi.


GOGORA EZAZU:
- Ez utzi ume txikienen esku helduxeagoen jostailuak: txiki ditzakete eta beraz arriskutsuak izan dakizkieke. Jostailu guztietan agertu behar du haiekin jostatzeko gutxieneko adina. Kontuz ibili, bereziki, jostailuaren segurtasunari dagokion guztiarekin. Artikulu bakoitzak hauek bezalako ohar bat eraman behar du:

- Jostailu funtzionalak: "Kontuz! Helduen zaintzapean erabili".
- Patineteak eta gurpildun patinak: "Kontuz! Babesteko osagarriekin erabili".
- Uretako jostailuak: "Kontuz! Umeak zutik eta zaintzapean egon daitekeen uretan beste inon ez erabili".
- "Ez da komenigarri 36 hilabetez beherakoentzat". Txirrista, zabuetan? osagai guztien segurtasuna bermatzen duten ikuskapenak egiteko beharra agertu behar da.
- Esperimentu kimikoak egiteko jostailuak 10 urtetik gorakoentzat dira soilik, eta honako oharra ekarri behar dute: "Kontuz! Osagai arriskutsuak dakartza". Halaber, ezbeharrik gertatuz gero egin beharreko lehen zaintzak aipatu behar dituzte.
- Babesgarrien erreprodukzioen kasuetan, hala nola kasko, betaurrekoetan, adierazi behar dute: "Ez du babesten ezbeharrik gertatuz gero".

- Ez ahaztu aldiro ikuskatzea jostailuen egoera, eta hondatzen hasiak erretira itzazu, umeentzat kaltegarriak izan daitezke eta.


JOSTAILU BAT AUKERATZERAKOAN...
- Bazter itzazu indarkeria xaxatzen dutenak.
- Komunikazioa, trebezia eta arreta bultzatzen dituztenak bilatu.
- Erosketa gidatuko duen irizpidea gurasoena bada ere, umearen nahiak ere aintzat har itzazu.
- Ez dago mutilentzako jostailuak eta neskentzako jostailuak.
- Ez utzi bilgarriaren erakargarriak edo salneurriak lilura zaitzan: erakargarriena eta garestiena ez da zertan hobea.
- Jostailu asko erosteak interes falta eta asperdura sorraraz ditzake umearengan. Egizu kalitatearen alde.
- Umearen alderdi desberdinak lantzearren, jostailu bariatuak eros itzazu. Umeak protagonista izan behar du, ez ikusle huts.
- Inportanteena: josta zaitez seme-alabekin.


BIDEOJOKOAK ETA MINIMOTORRAK
Bideojokoak dira salmenten jaun eta jabe halako egunetan. Jokoaren edukiaren eta zuzendua dagoen erabiltzailearen adina adieraziz fabrikatzaileak kaxan bertan seinalatutako logo sistemari errepara iezaiozu: (adina, indarkeria, hizkera zabarra, beldurra, sexua, drogak, bazterkeria, ausazko jokoak?).

Minimotorrak, ordea, ez dira jostailuak, halakotzat salerosten diren arren. Espainian indarrean dagoen legeriak dioenez, jostailutzat jotzen diren minimotor bakarrak jostailuetan espezializatutako saltokietan edo merkataritza gune handietako jostailuen sailetan beste inon ez dira saltzen; alegia, gasolinaz dabilen eta gutxieneko abiadura hartzen duen minimotor bat ez da jostailu bat eta, beraz, 14 urtetik beherakoei galarazten zaie erabiltzea. Kontua da gaur egun Txinatik datozen minimotorrak ugari marka ezezagunekoak eta segurtasun oharrik gabekoak direla. Jostailu gisa komertzializatzen ari diren arren, oso litekeena da jostailu ez izatea.


ADINAREN ARABERAKO JOKOAK.

- 0 eta 9 hilabete bitarte: Sehaskarako jostailuak, musika edota mugimendua dutenak, horzka oratzekoak, txintxirrinak?
- 9 eta 24 hilabete bitarte: Gurpildun gauzak, soinu edota musika duten jostailuak, kulunkariak...
- 2 eta 6 urte bitarte: Helduen bizimodua imitatzeko jostailuak, musika tresnak, pilotak?
- 6 eta 9 urte bitarte: Arau, oroimen eta ausazko jokoak, joko elektronikoak, bizikletak, eskulanak?
- 9 urtetik gora: Estrategia eta hausnarketa jokoak, matematikoak, hizkuntzari lotuak, kartak?"
Irakurri dugun arabera jostailu guztien analisia egin dute eta kontseiluak eman dituzte egokiak ala ez diren egokiak jakiteko. Ikuspuntu desberdinetatik idatzita dago, beraz, geuk geneukan ideia agian desegokia zen. Guztiz baliagarria da hau jakitea opari egokiak egin ditzagun.

Iturria: http://www.irun.org/cod/noticias/ficha.aspx?tipo=noticia&idioma=2&clave=5896

jueves, 22 de noviembre de 2007

Nire aurkezpena

Kaixooo!!!
Amara nauzue eta Barakaldokoa naiz. 20 urte ditut eta Gizarte Hezkuntza ikasten ari naiz.
Oso pertsona zoriontsua naiz eta lagunekin egotea gustokoa dut.
Antzerkia egitea asko gustatzen zait, ia 13 urte daramat antzeslanak aurkezten.
Espero dut zuen gustokoa izatea.
Musu asko.
Amara

Blogaren aurkezpena

Aupiiiii!
Blog honetan teknologi berriei buruz hitz egingo dut. Bertan umeen eta teknologi berrien analisia egiten saiatuko naiz.
Gaia hau aukeratu dut interesgarria iruditzen zaidalako nola sartu den teknologi berriak hezkuntza arloan, batez ere, nerabezaroen artean.
Espero dut zuen gustokoa izatea eta zuen iritziak irakurtzea.
Musu asko.
Amara

miércoles, 14 de noviembre de 2007

Familia eta pantaila berriak: internet, bideo-kontsolen erabilera, etab.

Artikulu honetan denetarik hartu dute: Internet, bideojokoak eta telebista. Bakoitzaren heziketa orientazioak familiarentzat, abantailak/eragozpenak, ondorioak eta gomendioak hartu egin ditu azaltzeko. Eskematikoa izan da eta horrexegatik ulergarriagoa dela pentsatu dut. Guztiz zehatza da baita interesgarria ere.
"Famili sistema aztertu berri da pantaila berrien aurrean (telebista, Internet eta bideojokoak) jartzearen esperientziaren eragina nabarmenki aldatzen duen filtro bezala. Gizakien arteko elkarrekintzako beste prozesuetan bezala, telebistak eta beste pantailek umearen eta gaztearen sisteman eragina dute, gutxienez honako alderdietan:

·Adimen sisteman, prozesu mota honetan ikusmeneko alderdia ahozkoa baino nagusiagoa baita.
·Gizarte ezagutzaren sisteman, izan ere, umeek gizarte egoera asko telebistaren bidez ikus dezakete eta ez benetako gizarte bizitzaren bidez.
·Euren emozioetan, baliabideak emozio eskola ere direlako; gizakiak bata-bestearekin emozionatzeko modua ikasten da.
·Ohitura zehatzetan, besteak beste, elikadura jardueretan, osasunean, jolasean edo aisialdian.

Internet
Internetek onura garrantzitsuak ekarri ditu seme-alaben formaziorako, izan ere, inoiz existitu ez den giza ezagutzen pilaketa izugarria baita. Horregitik, ez dirudi neurri egokia sarean sartzea guztiz murriztea, baina komenigarria da umeak eta nerabeak sar daitezkeen guneak edo guneen edukiak erregulatzea. Sarea umeentzat eta gazteentzat gero eta sarriago erabiltzen duten baliabidea bilakatu denez, gurasoek edo hezitzaileek beti "ikuskatu" beharko dute umeen eta interneten arteko harremana.

Gerta daiteke, oso berria denez edo heldu askok teknologia berriak erabiltzen ez dakitenez, askotan gurasoek seme-alabek telebistan ikusten dituzten edukiak erregulatzea, baina interneten konektatzerakoan inolako eragozpenik ez jartzea.

Interneti buruzko heziketa orientazioak familientzat:

·Seme-alabei sareak dituen abantailak eta eragozpenak azaldu.
·Kalitatezko eduki zorrotzen eta hain fidagarriak ez diren horien artean desberdintzen erakutsi.
·Ez utzi interneten bidez ezagututako pertsonekin hitzorduak ezartzen (gurasoak edo konfiantzazko helduren bat aurrean ez badago eta hitzordua leku publiko batean ez bada).
·Seme-alabei euren datu pertsonalak babesten erakutsi: ez bidali mezu elektroniko bat helbidearekin, telefono-zenbakiarekin, eskolako izenarekin edo argazki batekin eta inoiz ez dute datu horiek foro publiko batean aipatu behar (txat, eztabaida foroak, etab.).
·Konexioetako ordutegiak eta iraupenak ezarri.
·Ez onartu ezezagunek bidalitako materiala, eta ez exekutatu zalantzazko jatorria duen artxiborik.
·Ez erosi inoiz gurasoek ikuskatu gabe.
·Egun eskura dauden babes sistema guztiak erabili adin txikikoentzat debekatutako guneetara sar ez daitezen.

Bideojokoak
Azken hamarkadetan etxeetan gehien agertzen ari den baliabideetako bat bideojokoak dira, bai baliabide informatikoetan barneratutakoak eta bai izaera autonomoa dutenak, denok ezagutzen ditugun bideo-kontsoletan edo bideojoko eramangarrietan.

Bideojokoen abantailak:

·Umeak teknologia munduan sartzeko erabil daitezke, batez ere, teknologia informatikoan.
·Leku-denborazko orientazioaren eta begi-eskuen koordinazioaren alde egiten dute.
·Hainbat trebetasun hobetzen dute, besteak beste: arreta, azkartasuna, memoria eta arrazonatzeko azkartasuna.
·Kontzentrazioa suspertzen dute.
·Hainbat trebetasunen garapenean lagun dezakete: kontzeptu numerikoak identifikatzeko eta barneratzeko, hitzak ezagutzeko eta objektuak eta koloreak identifikatzeko.

Bideojokoen eragozpenak:

·Urduritasuna, antsietatea eta oldarkortasuna sor dezakete.
·Balio desegokiak igorri ditzakete.
·Isolamendua eta barnerakoitasuna sor ditzakete.
·Ondorio txarrak eragin ditzakete erabiltzaileen osasun fisikoan (begien tentsioa, zirkulazio gorabeherak, bihotzaren frekuentzia azkartu, arterien presioa areagotu...), eta baita osasun psikikoan ere.
·Mendekotasuna sor dezakete.
·Umeek beste jardueretarako denborarik ez hartzea eragin dezakete, esaterako, etxeko lanak.

Heziketa orientazioak familientzat bideojokoei buruz:

·Bideojokoari buruzko guztian interesatu eta seme-alaba bideojokoan lagundu.
·Bideojokoa ondo aukeratu, gai sexistarik, bortitzik edo ez solidariorik ez dutenak hartuz.
·Aisialdiko aukerako beste proposamenak egin, gurasoei dagokielako seme-alabei bestelako gauzak interesaraztea.

Telebista
Telebistak, nolabai, amaren eginkizuna ordezkatzen du. Toki nagusiena okupatzen du etxearen diseinuan. Nahitaezko erreferentzi gunea da famili bizitzaren antolaketan. Beti erabilgarri dago, laguntza eskaintzen du goizeko eta gaueko ordu guztietan. Haurren irudimena elikatzen du mota guztietako fantasia eta ipuinekin. Zapuztasun, tristura edo angustia uneetan aterpea da. Eta, ama bigun baten moduan, ez du ezer trukean eskatzen" (Televisión y Educación, Ferrés, 1994)

Gero eta garrantzitsuagoa dirudi familiak pantaila berriekin ezartzen duen harremana kontuan hartzea. Dorr eta Rabin-en arabera (1995) gurasoek honako arauak izan ditzakete telebistari dagokionez:

·arauak ezarri edukiak debekatuz
·arauak ezarri telebista ikusteko orduen kopuruari dagokionez
·telebista ikusteko baldintzak ezarri
Autore batzuek (Vila, 1995), euren telebistaren aurkako jarrera defendatzeko hainbat puntu azaltzen dute:
1.Telebista ikustea umeek denbora gehiago ematen duten jarduera sinpleena da, eta horrek, beste baliabide masiboen kontsumoarekin batera (bideojokoak, bideoak, zinea...) eskolan ematen duten baino denbora gehiago suposatzen du.
2.Telebistak haurren atsedenerako denbora murrizten du.
3.Telebistak, bakarrik oso "suspergarriak" diren esperientziak baloratzeko umeek duten berezko jarduera sendotzen du.
4.Telebistak, printzipioz aberatsagoak diren beste jarduera batzuk ordezkatzen ditu: talde jolasak edo irakurketa.
5.Telebistako eskaintza gero eta zabalagoa den heinean haurrek gehiago kontsumitzen dute.
6.Telebistan aurkeztutako balioek, indarkeriak eta estereotipoek, eta horiek behin eta berriro errepikatzeak, umearengan eragina dute (barneratze afektiboa, sinismenak bereganatzea edo imitatzea).
7.Gurasoek ez dute umeen telebista kontsumoa mugatzen eta kontrolatzen, eta askotan, umeak zaintzen eta isilarazten dituen umezain bilakatzen da telebista.

Telebista gehiegi ikusteak eragin ditzakeen ondorioak:

·Loaren gorabeherak
·Zailtasunak gizarte harremanean
·Egoneko bizitza
·Indarkeriarekiko tolerantzia handiago
·Kontsumoarekiko joera

Gomendioak famlientzat:

1.Kontrolatu umeek telebistaren aurrean ematen duten denbora.
2.Aukeratu ikusi nahi dena eta programen edukiari buruzko informazioa aurretik lortu.
3.Umearen garapenerako programa egokiak aukeratu.
4.Publizitatea, bere asmoa eta konbentzitzeko estrategiak analizatzen lagundu.
5.Seme-alabei distraitzeko aukerak eman, telebista aisialdiko baliabide bakarra bihurtzea ekidin.
6.Telebista itzali familiako otorduetan eta ikasteko denboran.
7.Ikusten diren programetako edukiak eztabaidatu eta interpretatu (elkarrekin ikustea).
8.Ez erabili telebista umeak geldirik edukitzeko tresna gisa, ez molestatzeko helburuarekin."

Iturria:http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/pwegb010.jsp?idioma=E&color=rojo&padre=*E1&tema=2E1&subtema=10&ficha=7330753727334&padresub=2EI&&textarea=2EI

miércoles, 7 de noviembre de 2007

Teknologia berriak: Telebistaren erabilera hezkuntzan

Artikulo honetan beste tresna bati buruz hitz egingo ditu. Guztiok daukagun tresnarik erabilgarriena: Telebista. Hona hemen hartu dudan artikulu interesgarria.

"Orain dela hogeita hamar urte jendeak telebista masen heziketarako tresna ona zela uste zuen. Gobernuek diru asko inbertitu zuten telebistaren bidez hezkuntza programak garatzeko. Beti gertatu ohi den bezala, lehenengo programak nahiko txarrak izan ziren. Idatzizko testuei irudiak erantsi baino ez zuten egiten, besterik ez. Nolanahi ere idatzizko lengoaia eta irudien lengoaia nahiko desberdinak dira. Imajinatu, Errusian euskaraz mintzatuko bagina, inork ez liguke ulertuko. Ez du zentzurik aipatutako bi lengoaia horiek nahasteak. Beraz, hori ez dugu ahaztu behar.

Dena den, argi dago hedabideek arrakasta izugarria izan dutela. Seguraski, guraso askok seme-alabek eskolatik atera ondoren telebista gehiegi ikusten dutela pentsatuko dute. Estatistiken arabera, batez beste egunean hiru ordu ikusten dute telebista gazteek. Esan al daiteke gehiegi dela? Nire ustez, kasu honetan denbora ez da gauzarik garrantzitsuena. Jakina da telebistaren aurrean egoten garen denbora kontuan hartu behar dela, baina agian kalitateari ez zaio behar duen garrantzirik ematen.

Gurasoek telebistari buruz duten iritzia ezkorra bada ere, telebistak ekarpen handiak bultza ditzake ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan. Eduki batzuk irudiekin oso ondo adieraz daitezke. Adibidez, historiako hainbat gertaera ulergarriagoak izan daitezke pantaila txikian ikusteko aukera izanez gero. Esate baterako, Berlingo harresiaren erorketa, ilargirako bidaia, sumendien erupzioak, Chernobilen gertatutakoa, baso-suteen ondorioak eta abar irudien bidez testuen bidez baino hobeto uler ditzakegu.

Gauzak horrela, sortzen zaidan galdera hauxe da: zergatik ez da, bada, erabiltzen telebista ikastetxeetan horrelako ondorio nabarmenak baditu ikasketa prozesuan? Ia inork ez dizkio ikasle bati liburuak debekatzen gehiegi irakurtzen duelako. Zergatik? Gure gizartearentzat liburuak irakurtzea telebista ikustea baino hobea delako, lehenengoek jasoagoak baitirudite. Askok diote telebista txarra daukagula, baina liburu txarrak ere baditugu. Gakoa ez da telebista ona edo txarra daukagun, baizik eta hedabide horri zein erabilera ematen diogun.

Hasieran kalitatea aipatu dut. Kalitatea zehazterakoan gutxienez bi aldagai eduki behar ditugu kontuan. Alde batetik, telebista programa bera egokia denentz; eta beste aldetik, programa hori erabiltzeko era aproposa denentz. Programa on batek ez du ezertarako balio gaizki erabiltzen badugu, eta era berean, programa txar batekin ariketa egokiak egin ditzakegu. Adibidez, jendea telebistan iragarki gehiegi sartzen dituztelako kezkatzen da, baina oso jarduera politak egin ditzakegu iragarkiak erabiliz. Galiziako eskola batean publizitateari buruzko hausnarketa interesgarriak egin zituzten. Besteak beste, galdera hauek planteatu zituzten hausnarketarako: zer ordutan sartzen dituzte iragarki gehiago? Zein motatakoak? Nori zuzendutakoak? Zein egunetan? Horiek bezala beste mila galdera sor daitezke iragarkiei buruzko hausnarketa egiteko. Froga ezazue!

Horrez gain, gelan erabil ditzakegun programak ez dute hezkuntzarako berariaz egindakoak izan behar. Adibidez, probabilitatea lantzeko James Bond-en filmaren zatitxo bat ikus dezakegu eta ondoko galderak planteatu: Kasinoan dagoenean, zein da dadoetan bi seiko ateratzeko probabilitatea? Eta gauza bera berriz gertatzeko?

Telebistaren erabilerak gelako antolaketa aldatzen du. Normalean irakasleak hitz egin eta ikasleek entzun egiten dute. Teknologia berri honekin irakasleen eta ikasleen artean zegoen komunikazio zuzena galdu egiten da. Batzuen ustez, arrazoi hori nahikoa da telebista ez erabiltzeko. Haien iritziz, irakasleak etengabe ikusi behar ditu berak esaten duenari buruzko ikasleen erreakzioak. Ni ez nago ados iritzi horrekin. Ikasleen artean esertzen bagara, beraiek pentsatzen dutenari buruzko gauza asko asma ditzakegu.

Irakasle batzuk uste dute behin telebistako programa ikusita ariketa amaitu egiten dela. Haatik, guztiz kontrakoa da. Benetako lana telebista ikusi eta gero hasten da. Telebista programa batekin informazio pila bat jaso dezakete, baina ondoren informazioa landu egin behar da. Gaur egun telebistaren munduan izugarrizko garrantzia ematen zaio informazioa jakiteari, baina informazio bat gogoratzea buru eragiketarik sinpleena da -bestela ordenagailuak ez lukete egingo!-. Guri interesatzen zaiguna da ikasleek beren kabuz pentsatzea eta erabakiak hartzea; eta hori lortzeko informazioa baino gehiago behar dute.

Baina nola landu jasotako informazio hori? Ez da erraza. Guk ezin dugu egin beraien partez. Irakasleen zeregina ikasleei informazioa antolatzen laguntzea da. Hau da, informazioa erlazionatzeko, laburtzeko, aztertzeko, aplikatzeko edo ideia garrantzitsuenak azaltzeko eska diezaieke. Beraz, lanik garrantzitsuena telebista ikusi eta gero egiten da. Gaur egun informazioa edonon aurki dezakegu, baina ez gure pentsamendua, eta ezta erabakiak hartzeko gaitasuna ere.

Telebistak gero eta merkeagoak dira. Beraz, ez litzateke ideia txarra izango gela bakoitzean telebista bat jartzea. Ikusten dudan arazo garrantzitsuenetako bat klaseek telebistaren programazioaren erritmora joan beharra da, eta hori normalean ez da gertatzen. Horretarako, bideoak aukera interesgarriak eskaintzen dizkigu. Guk erabakitzen dugu zer, noiz eta zenbat aldiz ikusi. Hala ere, bideoari buruz datorren hilabetean hitz egingo dugu."

Irakurri dudanean asko gustatu zait aspektu guztiak hartu dituelako eta guztietrako kritika zehatza eman du. Ideiak interesgarriak izan dira. Baina badago konparaketa bat nik ados ez nagoenarekin: telebista vs liburuak. Uste dut liburuak genero oso desberdina dela non imaginazioa garrantzitsuena dena eta ez irudiak. Honelako konparaketak ez ditut zentsua ulertzen baina "para gustos estan los colores", ezta?.

Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/716

jueves, 1 de noviembre de 2007

Haurtzaroa eta denbora-pasa

"Bakarkako aisialdia
Teknologia berriek aisialdi-plegu sedentario eta indibidualagoak agertzen eta ugaltzen lagundu dute.
Parkea, txapak, kanikak eta ogitartekoa ordezkatuak izan dira: orain, merkatal gunea, bideojokoak, telebista eta hanburgesa dira indarrean. Haur txiki eta nerabeen topaleku zen kale hura desagertuta (jolasteko toki segururik ez izatearren eta gurasoak trafikoarekin eta seme-alabei norbaitek egin diezaiekeen balizko min edo kaltearekin beldurturik, besteak beste), hiria umearentzat jolastoki desegokia bihurtu da. Egun, espazio irekietan libre jolastea ia-ia ezinezkoa da, errealitate berri horretako eskola-jardunaldi luzeekin, eskolaz kanpoko ekitaldiekin eta aisialdirako produktuen oldearekin lotzen badugu, batik bat.
Dagoeneko haur asko ez da jolasten, horren ordez denbora-pasako produktuak (telebista, bideojokoak, etab.) "kontsumitu" egiten du: horra txikien astia betetzeko irtenbide soila, olgetaren globalizazioa. Egungo gizarte honetan teknologia geroz eta indartsuagoa da eta aisialdia, orain, elektronikoa da. Segapoto bidezko mezu laburren igorpena eta chat mundua gaztetxoen ohiko harremanak aldarazten ari dira eta sendagilearen kontsultara iritsi dira dagoeneko lehen ziber-morroiak: haur eta nerabe horiek ezin diote utzi bideojokoekin aritzeari edo online berriketan jarduteari.
Espainiako Hedabideak Ikertzeko Elkarteak argitara eman zuen "Espainiako 2004 urteko Hedabideen Audientzia haur eta Gaztetxoen artean" azterlanak azpimarratu zuenez, 8 eta 13 urte arteko umeek beren geletako pelutxe tradizionalen ordez musika-ekipoak (%46,4), telebistak (%36,2) edota ordenagailuak (%22,1) ezarri dituzte. Bideojokoak gaztetxo guzien %73,7k dauzkate eta astean, batez beste, 172 minutu ematen dituzte horiekin jolasean. Haur eta gaztetxoen gogoko jokoetatik abentura, kirol eta ekintzakoak dira nahienak. Gazteen herenak telefono mugikorra dauka, erabilera pertsonalerakoa. Telefono mugikorra hitz egiteko eta mezuak jaso eta igortzeko (%80-%82) ez ezik, jolasteko ere baliatzen dute gazte askok (%51).
Gainerakoengandik isolatzeko, bakarrik eta eserita jolasteko joera geroz eta nabarmenagoa da gure seme-alaben aisialdi-aztura berri horietan. Ikea Ibérica S.A. enpresak eginiko azterketa baten arabera, haur gehienak (%60) bakarrik jolasten dira, beste batzuk (%35) adiskideekin eta umeen %3k baizik ez du nahiago familiarteko batekin jolastea; datu horietan, behintzat, neskato eta mutikoen artean ez dago alderik. Jolastoki gogokoena aire zabala bada ere (%68), jostatzeko beste leku bat hautatzean, norberaren gela aukeratzen dute erdiek (%46%), bertan dauzkatelako beren gauzak eta lasai egoteko bermea.
"Bakartasuneko aisialdi" horren aurkako aukera ohikoena merkatal gunea da, nerabeen txulo kuttun eta mina, bertan premia guztiak ase ditzakete-eta: bolatokiak, makinak, litxarreriak eta fast food erosteko dendak, zineak...
Haurraren Eskubideen Konbentzioak ume guztiei zor zaien "atsedenaz eta aisialdiaz gozatzeko, jolasteko eta olgetan aritzeko eskubidea" aintzat hartu zuen. Haurrek praktikatzen dituzten jolas-jarduketek geroagoko garapenean eragina izaten dutenez, bideo-kontsola edo Internetekin orduak eta orduak ematen dituztenak, gerora, bakarti eta barnerakoiago dira kalean jolasten direnak baino.
Hauek dira jolas-tekniken eboluzioa eta haurren garapenean jolas-jarduketa daukan garrantzia sakon ikertu dituen Granadako Unibertsitatearen azterketa bateko ondorioetako batzuk. Adituak ere bat datoz: eskolaz kanpoko jardueretan eta bideo-jokoetan denbora gehiegi emateak haurtzaroko hezkuntzan garrantzi gehien daukan baina gutxiegi balioztatu den jardueretako bat arrisku gorrian jarri dute: berezko jolasa, umeek beraiek sortu eta araututakoa, umeen irudimen eta sormena garatzeko ezinbestekoa.
Bizi-erritmo azkarra eta agenda bete-betea bereizgarri dituen heldu eta haurrek osaturiko gizartean, gurasoek eta seme-alabek elkarrekin jarduerak egiteko duten beta urritu egiten da. Gurasoek seme-alabekin emateko asti askorik ez dute: horren muturrean "giltza-haurrak" ditugu, hots, eskolatik irten eta etxera bakar-bakarrik doazenak, hantxe "beren bizitza bilatzera".
Pediatrics aldizkariaren azken zenbakian Pediatriaren Amerikar Akademiak plazaratutako txosten batek azpimarratu duenez, jolasak sormena adierazteko eta irudimena, esku-trebezia, gaitasun fisiko, kognitibo eta emozionalak garatzeko aukera ematen dio haurrari. Beraz, garuna osasuntsu garatzeko garrantzi handia du horrek. Egituratu gabeko jolasak dituen alderdi mesedegarrietako bat, haur batzuk (pertsona heldurik gabe) elkartzen direnean, talde-lanean aritzen, gauzak partekatzen, negoziatzen, gatazkei konponbidea bilatzen eta ematen eta nork bere ikuspuntua defendatzen ikasten dute. Gurasoekin jolasteko aukera duenean, berriz, helduek arreta osoa bideratzen diotela atzematen du haurrak eta horrek, bistan da, harreman iraunkorrak eraikitzen laguntzen du. Jolasak haurrak kontzentratzeko eta oroitzeko dituen gaitasunak bikoiztu egiten dituenez, ikasketa soilago gertatzen da horrelako jardueretan aritzen denean, Kataluniako Pedagogoen Kolegioak arestian eginiko azterketa baten arabera.
Informazio eta Komunikazioaren Teknologiek adin txikikoengan eraginiko inpaktua
Informazio eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berriek bizitza sozialean duten inpaktuak haur eta gazteen jokabide eta aisialdi-azturetan berebiziko aldaketa eragin du, aurreko belaunaldietako pertsonenen aldean. Gazteek chateatzen, bideo-jokoekin eta Sarean nabigatzen ematen duten denbora urterik urte areagotuz doa, sekulako abiadan, gainera. Espainiako nerabeen kasua harik eta sintomatikoagoa da: horietako asko eta askok egunean sei ordu baino gehiago ematen dituzte teknologia berriekin kontaktuan (Internet, telefono mugikorra, bideo-jokoak, mp3 erreproduzitzailea, etc.).
Adituek diotenez, IKT horiek, berez ez dira onak, ez txarrak ere. Online jokoetan denbora gehiegi emateak, esate baterako, morrontza, ergonomia eta, areago ikusmen alorretako arazoak sortaraz ditzake baina zentzuz erabiliz gero, errehabilitazio-faktore izan daiteke (hainbat funtzio psikomotor estimulatu eta erreflexu-azkartasuna areagotzeko, adibidez). Kontua da informazio eta aisialdirako bitarteko berri horiek nola erabiltzen diren.
Gaztetxo eta nerabeek -hau da, aisialdi digitalaren kontsumitzaile behinenek-gehien eskatzen dituzten produktuetako bat da bideojokoa. Adin Txikikoaren defendatzailearekin batera Protégeles y Civértite elkarteak eginiko azterketaren arabera, bideojokoa bere asti eta aisialdiko oinarrizko lanabes ikusten dute haurrek eta, hortaz, maiz erabili ohi dute, mutikoek bereziki.
Inkestari erantzun dioten adin txikikoen %69, adibidez, eskuarki jolasten da horietan. Sexuen arabera, adin txikiko gizonezkoen %85ek eta neskatoen %52k baliatzen dituzte bideojokoak. Jarduera horretan ordu asko ematen dituzte gazteek; %23k asteburuan egunero bi ordu baino gehiago pasatzen ditu eta %9k bakarrik esan du asteburuan aparatua piztu ere ez duela egiten. Bideojokoek askotan talde-aisialdiaren kontzeptuari erantzuten dioten arren, gehienetan (%52) adin txikikoak bakarrik jolasten dira.
Nafarroako Unibertsitateak oraindik orain eginiko azterlan batean azpimarratzen du gazteen gairik gogokoenak abentura eta ekintza direla; horien %38ren iritziz, jolasek ikasteko eskaintza murriztu egiten dute eta %18k aitortu duenez, gogorregi gerta dakizkioke. Txosten horren arabera, gurasoak eta seme-alaben arteko liskar-iturri behinena pantaila aurrean emaniko ordu-kopurua, jolas horiek eskola-etekinean, loan eta osasunean duten eragina da, inondik ere ez edukien kalitatea edo egokitasuna, adibidez. Bideojokoak baliatzen dituzten haurren %45ek onartzen du: gurasoekin kalapitak izaten dituzte, pantaila aurreko denbora dela tarteko; Internetez ari garela, aldaki horrek eztabaiden %16,8 betetzen du; telefono mugikorrak sail honetako atzenak dira: %7,5 baizik ez.
Nerabe eta gaztetxoentzat ezin utzizko elementu bilakatu da Internet. Espainiako Estatistikaren Institutu Nazionalak 2006 urteko lehen seihilekoaz emaniko datuen arabera, 10 eta 14 urte arteko hamar haurretatik batek darabil Internet. Nafarroako Unibertsitateak eginiko azterketak azpimarratzen duenez, Internetekin konektatzen duten gaztetxoen 35 jolasteko asmoz sartzen dira bertan eta %44, berriz, filmak, abestiak eta programak deskargatzeko xedez. Bestetik, haurren %61ek Sarean sartzen direnean bakarrik ohi daudela aitortzen dute eta gurasoen %35ek ez dute seme-alabak begiratzen hauek Interneten sartzen direnean.
"Fundació Catalana per a la Recerca" elkartearen "Internet Segura" azterketak (2003) egoera hori adin txikikoentzat arriskutsua zela azpimarratzen zuen, umeek chatak baitituzte gogoko. Chatetako idatzizko solasaldietan murgildurik, baliteke mintzakidearen egiazko nortasuna zehatz-mehatz identifikatzea zail gertatzea edo, areago, komunikazio birtual hori egiazko bizitzara lekualda lezakete, horren emaitzak ezin aurreikustezkoak izanki.
Telebista
Nafarroako Unibertsitateak haurren aztura eta zaletasunez eginiko azterketak argi eta garbi erakutsi du umeak bizi diren ingurune digitalean telebista dela erakargarritasun eskaseneko bidea, elkarreraginean aritzeko aukerarik ematen ez duelako. Aisialdi elektroniko elkarreragileagoak geroz eta toki gehiago harrapatzen dio pantaila txikiari, ikusle gazteenen artean.
Azken zortzi urteotan Espainiako umeek eguneko telebista-kontsumoa 18 minutuz urritu dute; orain, bestelako pantailetan ematen dute denbora hori: Interneten, bideojokoetako kontsoletan, telefono mugikorretan, etab., hauek elkarreraginean aritzeko aukera handia ematen dutelako. Joan den urtean erabiltzaile gazteenen artean beherako joera hori finkatu egin zen, hirugarren urtez segidan.
Corporación Multimedia-k emaniko datuen arabera, 2006 urtean 4 eta 12 urte bitarteko umeek egunean batez beste 140 minutuz ikusi zuten telebista, hau da, aurreko urtean baino bi minutu gutxiago eta aurreko urteetan baino 18 minutu gutxiago. Nerabeek, ordea, telebista kontsumoari eutsi egin diote eta, hala eta guztiz ere, haur batzuek denbora gehiago ematen dute "kanguru katodikoaren" ondoan lagun eta senideen artean baino.
Kataluniako Ikus-Entzunezkoen Kontseiluak "Hezkuntza ikus-entzunezkoen inguruan" gaiaz eginiko liburu zurian ondorioztatzen denez, umetxoek urtean ikasturteko 23 egunen baliokidea ematen dute gogoko programetara begira (hauek pertsona helduentzakoak badira ere). Egunean batez beste 40 minutu ematen dute telebista prime time ordutegian (21:00etatik 24:00ak arte). Pantaila txikian ia 2.000 ekintza bortitz ikusten dituzte urtean; 15 urteko mutiko edo neskato batek bere bizitzako 17 hilabete eman ditu telebista begira.
Hiru adin txikikotatik batek telebista dauka bere gelan eta %62k, erabiltzen ari denean, ez du gurasoen zaintzarik (gurasoen erdiek, bitxia bada ere, seme-alabek telebista gutxi edo oso gutxitan ikusten dutela uste dute). Maila ekonomikoa zenbat eta apalagoa izan, orduan eta denbora gehiago ematen da pantaila aurrean, aisialdi-aukera urriagoak dituztelako familia horiek.
Telebista begira astean ematen dituzten 19 ordu horiei bideojoko eta ordenagailuan pasatzen dutena eransten bazaie, emaitza argi dago: adin txikikoak pantaila aurrean 30 ordu ematen ditu batez beste. Ikus-entzunezkoen kontsumo hori helduen kontroletatik at egiten da, batik bat."

Artikulu honetan azaltzen du aurrekoan esandakoa. Hemen sakonago azaldu dute eta aurrekoarekin zerikusia zuenez komenigarria iruditu zait jartzea. Gainera, gai interesgarria da gehiago jakitea zer nolako joera hartu behar dugun arazo hauen aurrean.

jueves, 25 de octubre de 2007

Hobe pertsona heldua aldamenean


Gero eta ume gazteagoak teknologia berriak erabiltzeko joera hartzen dute, adibidez: jolasteko, nabigatzeko, programak edo musika jaisteko eta “messenger” -arekin aritzeko. Bai gurasoek baita hezitzaileek ere ez dute oso ondo ikusten txikitatik modu horretan erabiltzea ordenagailua, jokaera horrek isolamendua areagotzen eta trebezia sozialen garapena galarazten dutela uste dutelako. Beste batzuk internet arriskutsua dela esaten dute gainbegiralerik gabe baliatzen badute haien kabuz.
Badaude bi arazo (internet adin txikikoekin): ezezagunekiko kontaktua eta eduki desegokiak. Azken honetan, kasualitatez aurkitzen dute: bilaketa – eragilean sartutako esanahi anbiguodun hitz baten bidez. Baina ez hori bakarrik, baizik eta, helduek umeak ezagutzen dituzte “chat” –etan eta egoera hori larria da batzuetan pertsona ezezagunekin topaketa egiten dutelako. Bai EEBB-etan baita Espainian ere arazo hauek pairatzeko hainbat web – orriak egin dituzte, adibidez kid.us, kids-space.org, chaval.es, internetsegura.net, …
Informatikako hainbat programak nahiz eta zaintza eta zentzuratu egin, horren gainetik, dudarik gabe, informazioa eta hezkuntza dago. Umeei ondo gidatzeko asmoz, gurasoek ordenagailuaren aurreko ordutegia mugatzea deliberatzen dute. Dena den, adituengandik aholkuak jaso, borondate ona jarri eta abar erabilgarriak dira interneteko arriskuei saihets egiteko. Erabilpen egokia egin dezaten.
Hainbat aholku ematen digu artikulu honek: internet erabiltzean biok “eskutik joan” (kalean egingo zenuketen moduan) edota elkarrekin nabigatuz, (kasu honetan, ia %95eko gurasoek haurrei bakarrik nabigatzen uzten dietelako); etxeko ordenagailua toki aproposean jartzea, umeentzako egoki eta interesgarriak diren orriak hasierako orria sortzea, eta faboritoen karpetan sartzea beste guztiak (egokiak direnak), norberaren datu pertsonalak babesteko moduez informazioa jaso eta zabaltzea, informazioa jaso spam eta birusei buruz, eta abar.
Eskola oraindik “ konektatu gabe ” dago ingurunean teknologia berriak sartzean hitz egiten dugunean. UOC eginiko alternatibaren arabera, 10 ikasletik 4a ez da sartzen interneten eskola orduetan eta beste 3k astean behin soilik. Irakasleek ia ez dute erabiltzen haien jardueretan ez dakitelako nola txertatu. Unibertsitateko maisuen %34a ez da gauza ordenagailu batean aritzeko, %30k ikasleekin baino ez dute erabiltzen . Ikastetxe publikoetara joaten direnen %90,5ek eta pribatuetara doazenen %89,1ek badu interneterako konexioa. Konexio hori baliatzea da kontua orain.


Iturria: http://revista.consumer.es/web/eu/20040501/internet/

Teknologia berriak: Informatika. Irakatsi aurretik, ikasi egin behar da

Aurreko artikuluetan esan dudan moduan nabarmentzen joan dira teknologia berriak. Gero eta jende gehiagok erabiltzen dute bere lanean. Ia mundu gehiena ordenagailu baten aurrean egon da kasu batean edo bestean baina agian pertsonahaien artean egongo dira batzuk informatikarekin harremanik izan ez dutenak, beraz, egoera desegonkortasun baten aurrean aurkitu dira.


"Informatikaren presentzia abiadura handiz nabarmentzen joan da gizartearen arlo guztietan. Gaur egun ia lan eremu guztietan azaltzen da; geroz eta jende gehiagok erabiltzen du ordenagailua bere lanean. Momentu batean etxeetan telebista ezinbesteko tresna bihurtu bazen, badirudi gauza bera gertatzen ari dela ordenagailuarekin. Lanaren esparruaz aparte, aisialdirako ere gero eta erabilpen handiagoa du. Beraz, biztanleriaren ehuneko handi batek jarri behar izan du bere burua noizbait ordenagailu edo ordenagailudun makina baten aurrean. Pertsona horiek informatikarekin inongo kontakturik izan ez badute, gogorra izan daiteke edo traba asko sor ditzake.



Hezkuntza eta informatika


Oraintxe arte behe mailako eta maila ertainetako hezkuntzan informatika zeharo baztertua egon da. Jende gutxi zegoen horrelako gaiak irakasteko trebatuta, eta trebatuta zeudenen artean, oso gutxi irakaskuntzan interesaturik.Ildo honetatik, badirudi oso garrantzitsua dela informatika irakastea behe eta erdiko mailako hezkuntzan. Baina, nire ustez, adin gazte horietan, programatzen edo konputagailuaren barne egituraz edota sistema eragileei buruz jakitea baino garrantzitsuagoa, konputagailua lan tresna ahaltsua izan daitekeela ulertzea da. Eta haurrak horretaz jabe daitezen, behar-beharrezkoa da euren irakasle, hezitzaile eta, kasu askotan, eredu diren maisu-maistrak hala erabiltzen dutela ikustea.Horren inguruan, Alfonso Gutiérrezek honako hau dio:"Irakasleok, Teknologia Berriez ari garela, irakas-baliabideetara mugatzea da interpretazio sinpleena, eta beharbada gehien erabiltzen dena. Konputagailuak, proiektagailuak, bideo elkarreragileak, irakurle digitalak, multimedia..., sofistikatuak-edo diren baliabide horiei buruz zerbait irakurria dugu, eta, diotenez, hezkuntzan erabilgarriak dira. Berri adjektiboak, kasu askotan, baliabide horiek oraindik ez erabiltzearen zergatia justifikatzeko balio izaten du, eta neurri batean, geure kontzientzia berritzailea lasaitzeko" (Gutiérrez A.).Beraz, jauzi nabarmena egin dugu haur eta gaztetxoek jakin behar dutenetik beren maisuek, ez informatikako maisuek, baizik eta denek, jakin behar dutenera. Pina eta Sánchez-ekartikulu batean, informatika arloan espezializatuak ez diren ikasketetan informatika irakasteko hainbat curriculum joerei buruz hitz egiten digute. Joera hauen artean, batetik, informatikaren oinarriak, aldatuko ez diren arloak erakustearen aldekoak daude; eta bestetik, informatikaren arlo praktikoa jorratzea nahiago dutenak. Lehenengoaren alde daudenak, aplikaziotik urrutiago eta kontzeptutik gertuago ibiliz, informatikaren oinarri horiek argi dituen pertsona batek edozein pakete instalatzen eta erabiltzen erraz ikasiko duela diote (Kelemen eta Patt). Bigarrenaren aldekoek, ordea, aplikazio zehatzak erakustearen alde jotzen dute, informatikaren alorrean espezializatu nahi ez duen jendea lehen aipatutako oinarriak jasota gustura geratzen ez delako (Sellars).Horri guztiari jarraituz, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Teknologia Berrien alorrean lan egiten dugun irakasleok bigarren adarretik jo dugu, ikasleentzat interesgarriak diren programak landuz konputagailuarekin harremanetan jartzen direla pentsatuz eta pixkanaka oinarri horiek ere beren kabuz ikasiko dituztela ulertuz."
Artikulu honetan informatika eta hezkuntza lotu dute egon diren egoera desberdinak nabaritzeko. Badago desberdintasun asko baina aurrera eramaten dira honako teknologiak, beraz, etorkizunean berdina ez gertatzeko komenigarria da eskoletara zuzentzea, batez ere.

Iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/687

miércoles, 24 de octubre de 2007

Internet eta teknologia berriak

Artikulu honetan internetari buruz hitz egingo digu. Bertan, zer den internet, nola dagoen osatuta sarea eta nola konektatzen den internet puntuak ikusiko ditugu:
"Teknologia berriak edo IKT (Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak) izenekoak gure bizitzan sartu dira Interneti esker. Medikuntza, heziketa, merkataritza ala aisialdiari aplikaturiko teknologia berriez hitz egiten denean, neurri handi batean, arlo hauetako edozeinetan Internet erabiltzea esan nahi du. Baina, zer da Internet? Noiz sortu zen? Nola dago egituratuta? Eta batez ere, zertarako balio digu?

Askorentzako Internet fenomeno berri bat izan arren, bere jatorria 1969. urtean aurkitzen dugu, urte hartan ARPA-k finantziatutako ARPANET sarea sortu zenean, Estatu Batuetako Defentsarako Departamentuak sorturiko proiektu barruan. ARPAren helburu nagusia ingurune militarrean aplikatutako teknologiaren alorrean Estatu Batuak mundu osoko lider bihurtzea zen; eta era berean, ARPANETen helburuetako bat.
Horretarako, ordenagailu haiek interkonektatu egin zituzten, bide anitzak erabiliz, eta horrela, bat kaltetua suertatuz gero, informazioa beste batetik joan zitekeen.
ARPANET lau nodok osatutako sare bat izan zen, eta lau nodo horiek UCLAn (Los Angeles Kalifoniako Unibertsitatea), SRIn (Stanford-eko Ikerketa Institutua), UCSBn (Santa Barbara Kaliforniako Unibertsitatea) eta Utah-ko Unibertsitatean kokaturik zeuden. Bi konputagailuen arteko lehen komunikazioa 1969. urteko urrian gertatu zen UCLA eta Stanford artean.
Ondoren, 80ko hamarraldian, amerikar ikertzaile eta zientzialariek haren antzeko proiektu bat burutu zuten, eta horren helburua zientzia eta heziketaren arloan baliozko informazioa banatzea zen. Proiektu hau, Zientziarako Fundazio Nazionalak koordinatu zuen (NSF) eta NSFNET izendatu zuten.
Horrekin batera, eskualde mailan, Estatu Batuetan zehar eta Europan eta Asian hauen moduko ekimenak garatzen joan ziren. Interkonexio hauen zabalkuntzak gaur egun Internet bezala ezagutzen duguna ekarri zuen.

Zer da Internet?
Interneti deitzeko erarik ohikoena sarea da. Internet mundu osoan zehar interkonektaturiko ordenagailu-kopuru handi batez osaturik dago, telekomunikazio azpiegitura zabal baten bitartez, eta mota desberdinetako informazioa trukatzea posible egiten du: testua, irudiak, soinua, etab.
Gaur egun, Internetek munduan ehunka milioi erabiltzaile dauzka eta zifra egunez egun gehitzen doa. Baina agian, atalik interesgarrienetakoa, Internet herrialde, enpresa edo partikular batena ez izatea da, baizik eta pertsona askoren lanaren elkartzea.
Interneten bitartez jarduera ugarietarako bidea dugu. Postak bidali, munduko edozein tokitako pertsonekin harremana izan, heziketa-zentroetan ikasi non bizi garen garrantzirik izan gabe, liburutegiak bisitatu, edonolako artikuluak erosi, bidaia bat antolatu eta horrela, abar luze bat. Hau guztia, eguneroko hogeita lau orduetan, urteko hirurehun eta hirurogeita bost egunetan zehar.
Ikus dezakezunez, Internetek ez du atsedenik hartzen eta egunero, gero eta gehiago dira sarearen bitartez egin ditzakegun gauzak, gure saguaren mugimendu bakarrez.

Nola dago osatuta sarea?
Esana dugu sarea elkarrekin konektatuta dauden ordenagailuen multzoa dela, baina, zein ordenagailuz ari gara? Funtsean, eremu lokaleko sare batean (LAN) bi eratako ordenagailuak ditugu: bezeroak eta zerbitzariak.
·Bezeroa, zerbitzari izeneko beste sistema indartsuago baten zerbitzuak jasotzen dituen ordenagailua da.
·Zerbitzariak ordenagailu bezeroentzat funtzio komunak administratzeaz arduratzen den ordenagailua da. Zerbitzariek informazioa biltegiratzeko eta prozesatzeko gaitasun handiagoa dute.
Sare guztietan zenbait ordenagailu bezero eta zerbitzari bat edo gehiago izan ohi dira. Sareko funtzionamendu horri esker, adibidez, erabiltzen ditugun zenbait programa zerbitzarian bakarrik instalatuta egon daitezke, eta sareko bezero guztiek horiek exekutatu ditzakete beren ordenagailuetan erabat instalatuta eduki beharrik izan gabe. Testu-prozesadoreak, datu-baseak eta kalkulu-orriak biltzen dituzten ofimatika-multzoak dira zerbitzarietan instalatu ohi direnak. Interneten, zerbitzariek biltegiratzen dute nabigatzailearen bitartez ikusten dugun informazioa. Horietako askok, ordenagailu bezeroetatik bidalitako posta elektronikoko mezuak biltegiratu eta bideratzeko funtzioak (router-funtzioa) ere betetzen dute.
Adibide bat, posta-mezuak bidali eta jasotzeko programaren erabilera litzateke. Bezeroak bere ordenagailuan mezua idazten du eta helbide zehatz batera bidaltzen du. Zerbitzariak mezulari-programa dauka eta honek mezuak bidali eta jasotzea, gorde eta erabiltzaile batetik bestera bidaltzea posible egiten du.
Sareak bi motatan bereizten dira, betetzen duten ekintza-eremuaren arabera:
·Sare lokalak: LAN (Local Area Network) izenez ezagutzen direnak, ez dira km 1 baino luzeago. Horien adibideetako batzuk dira enpresa txikietako sareak edo unibertsitate-campus batekoak.
·Sare zabalak: MAN (Metropolitan Area Network) edo WAN (Wide Area Network) izenekoak. Lehenengo horiek 10 km inguruko lur-azalerak bil ditzakete, hiri baten parekoak. Bigarren motakoek, berriz, 1.000 km-ko diametroa izanik, herrialde oso bat besarka dezakete.


Nola konektatzen da Internet?
Internet osatzen duten ordenagailuak elkarrekin konektatuta daude telekomunikazio-sistema desberdinen bitartez.
·Kobrezko kablea: sistema telefonikoak erabili ohi duena da.
·Kable ardazkidea: kobrezko kableak baino kapazitate handiagoa dauka eta interferentziekiko sentiberatasun gutxiago dauka. Bere erabilera ohikoena kable bitartezko telebista da.
·Zuntz optikoa: beirazko zuntz-filamentuek osatzen dute. Transmisio-abiadura handiagoa ahalbidetzen du.
·Sateliteak: mikrouhin-labe eta telefono mugikorren sistemekin bezalaxe, informazioa airez joaten da uhinen bitartez.
Telekomunikazio-sistemek, truka daitekeen informazio-kopurua eta datuak zein abiaduratan bidaiatzen duten zehazten dute.
Nola konektatzen da gure ordenagailua Internetekin? Ekintza honen erantzulea modem izeneko gailua da, eta bere funtzioa ordenagailuetan dagoen informazioa itzultzea da, telekomunikazio-bideen bitartez bidaltzea posible izateko (adibidez, telefonoa) eta hartzen duen ordenagailuak prozesatu ahal izateko. Ordenagailuek ingelesez soilik eta telefono-bideek frantsesez hitz egingo balute bezala da. Modema lehenik ingelesetik frantsesera itzultzeaz arduratuko litzateke, Internetekin konektatzen denean, eta gero, frantsesetik ingelesera, webgunetik heltzen zaigun informazioa hartzeko. "

Hasieran aurkeztu dudan moduan hiru puntu/galdera horiek azaldu ditu era ulergarri batean. Uste dut oso garrantzitsua dela zerbaiti buruz hitz egin baino lehen garatu behar garela gai horren inguruan, gehienetan jakin barik berba egiten dugulako. Beraz, hemen daukazue leku bat gai honi buruz zerbait gehiago jakiteko.

martes, 23 de octubre de 2007

Komunikabideak

"1. SARRERA
Informazioaren garaian bizi omen gara, komunikazioaren aroa omen da gurea. Komunikabideek izugarrizko pisua hartu dute eta teknologia berriek gure bizimodua errotik aldatu dute. Komunikabideen eragin sozial eta kulturalaren inguruko teoria ezberdinak badaude ere, herritarren informazio, pentsakera eta ikusmoldea baldintzatzen dutela nahiko nabaria da.
Ildo honetan, esan dezakegu komunikabideen eragin kulturala hezkuntza sistemarenarekin alderatu dezakegula. Egia da hezkuntza sistemak herritarren pentsakera moldatzeko daukan gaitasuna asko mitifikatu dela, eta komenigarria da bere neurrian kokatzea. Azken batean, nola uler daiteke, bestela, eskola frankistan ikasi zuen belaunaldian gehiengoa soziologikoki abertzalea izatea? Argi dago, hezkuntza sistemarekin batera, bestelako aldagaiak badirela pertsonaren nortasuna eratzeko orduan (familia, kalea). Baina argi dago, halere, hezkuntza sistemak eragiteko gaitasun handia izan duela.
Bada, gaur egun, esan dugun bezala, komunikabideen eragiteko gaitasuna hezkuntza sistemarenarekin konpara daiteke. Kontutan izan, maila koantitatibo soilean, haur/gazte batek ordu kopuru gehiago igarotzen duela urtean telebistaren aurrean, ikasgelan baino. Maila koalitatiboan, berriz, eztabaidaezina da irudiek duten eragiteko gaitasuna, eta irudien munduari dagokionez hezkuntza sistema komunikabideen oso atzetik doa argi eta garbi.
Ildo honetan, bi funtsezko eztabaida eman behar dugu, komunikabideen esparruari dagokionean, Euskal Herrian:
·Lehenik eta behin, komunikabideen inguruko hausnarketa egin beharra daukagu: zer nolako ereduak bultzatzen ari diren; zer eragin izaten ari diren belaunaldi berrien heziketari nahiz oro har gizartearen kulturari dagokionean; eta zer nolako irizpideak jorratu beharko lituzketen komunikazio osasungarria bultzatu eta funtzio hezitzailea betetzeko. Euskal Curriculumari buruz ari garelarik, euskal komunikabideek zein rol jokatu beharko luketen bere garapenean.
·Bigarrenik, hezkuntza sistemak komunikazioaren, komunikabideen eta teknologia berrien afera nola jorratuko duen, zein kontzeptu, abilezi eta balore sustatuko dituen ikasleen artean. Hau da, Euskal Curriculumean zein irizpide landuko dituen afera horiei dagokionean.
Asko idatzi da komunikabideen inguruan, orokorrean, baina gutxi idatzi da aipatutako bi eztabaida horiei dagokionean. Agiri hau, beraz, beharrezkoa den eztabaida sozial baterako oinarriak jartzeko saiakera bat besterik ez da.
2. KOMUNIKABIDEAK ETA HEZKUNTZA SISTEMA
Komunikazioa eta komunikabideak
Komunikazioa hitza egunean hamaika aldiz entzuten dugu, baina zer da?
·Komunikazioa eskubidea da.
·Komunikazioak bi norabide ditu.
·Komunikazioa partaideen elkar ezagutzan oinarritzen da.
·Komunikazioa kultura eta jendarte sortzailea da.
Komunikabideak, teorian, komunikazio-bideak dira. Horrela ote dira praktikan? Masa komunikabideak mezuak bidaltzeko euskarriak dira, norabide bakarreko mezuak, itzulerarik gabeko mezuak bidaltzeko tresna boteretsuak. Beraz, esan dezakegu komunikabide gehienak ez direla komunikazio-bideak. Aitzitik, komunikazio tresnak izan beharrean “komunikazio lapurrak” dira, gure espazio komunikatiboak lapurtzen dute, komunikazio faltsua eskaintzen digute, kontsumo hutsean oinarritutako komunikazioa sortzen dute, beraiek eman eta gainontzekook jaso… Gazteak honetan kaltetuenak dira, komunikabideen eragina sakonagoa.
Komunikabideak eta gazteak
Komunikabideak gure eguneroko bizitzan txertaturik daude, naturaltasun osoz kontsumitzen ditugula esan dezakegu, nahiz eta horixe ez den beste kontsumo soil bat. Hedabideen erabilera onerako edo txarrerako izan liteke, eta biak aldi berean. Komunikabideak kontsumo soil batetik ulertzen baldin baditugu, txarrerako izango da. Zertarako diren, zer esaten duten, nola esaten duten eta abarrak aztertzeko gaitasuna baldin badugu eta etengabean praktikan jartzen badugu, hauen erabilera onuragarria izan daiteke.
Gaur egun, gazteek komunikabideak kontsumitzen dituzte, modu berezian kontsumitzen dituzte eta helburu jakin batzuetarako kontsumitzen dituzte. Gehiegi sakondu gabe, honako fenomeno hauek konstatatu behar ditugu:
·Telebistaren gehiegizko kontsumoa. Infomatzeko baino, aisialdirako kontsumitzen dute gazteek, “denbora pasatzeko” askotan. Gazte batek egunean 24 ordutatik 4 igarotzen du telebista aurrean. Urteko konputo orokorra egingo bagenu, 1400 ordu inguru direla ikus dezakegu, eskola orduen gainetik dagola konturatzen gara, beraz. Gazteak sinestesia maltzur moduko bat bizi du telebistarekin: irudiarekin liluraturik, errealitatea eta dramatizazioa nahasten ditu.
·Teknologi berrien eta interneten garapena. Gazteen artean kontsumoa ikaragarri hazten ari da. Teknologi komunikatiboak inoiz baino eskuragarriago dituzte era berean. Gazteen artean ekipamendu teknologiko oso altua da. %88ak telefono mugikorra du. Baina horrek ez du esan nahi komunikatzeko aukerak inoiz baino handiagoak direnik, hezkuntza komunikatiboa hutsaren parekoa baita.
·Bestelako medioan kontsumoaren desagerpena, prentsa idatzia batik bat. Irratiren kontsumoa musika hutsera gerturatzen da.
Komunikabideak eta hezkuntza
Oro har esan dezakegu ez dagoela medioen partetik helburu hezitzailerik. Herri ekimenez sortutako hedabideen kasuan izan ezik, helburu ekonomikoa gailentzen da, telebistan gehien bat. Eta telebista da hedabide kontsumituena.
Telebista interes politiko edo/eta ekonomikoen zerbitzura dago argi eta garbi. Ez dago Telebista hezitzailerik, ez dute helburu hezitzailerik (guk hezitzailea ulertzen dugu moduan behinik behin). Ildo honetan, hausnarketa berezia egin beharko litzateke telebista publikoaren paperari dagokionez, zein den bere erantzunkizuna arlo honetan eta zein bitarteko jarri beharko lituzkeen hezikeetaren aferari erantzuteko (herri ikuspegia, programazioa definitzeko metodologia jakin bat...).
Komunikabideetako batzuk, batez ere irrati eta egunkariak, ikasleen bisitak antolatzen dituzte beren erredakzioetara. Ekimen interesgarriak izan daitezke hauek, baina horiek burutzeak ez du esan nahi komunikabide hauek plangintza hezitzaile garatu bat dagoenik.
Euskal komunikabideek hausnartu beharko lukete zer nolako eragina izaten ari diren gazteen eta oro har herritarren artean eta zein papera jokatu nahi duten. Gure iritziz, ikuspegi hezitzailea jorratzen hasi beharko lukete.
Hezkuntza sistema eta komunikabideak
Komunikabideen paper hezitzaile edo ez hezitzaileaz ez du hezkuntza sistemak hausnarketa handiegirik egiten. Normalean, komunikabide ezberdinen erabilera txertatzen da hezkuntza prozesuan, ikasgelako jarduera bideratzeko soporte lagungarri moduan. Esaterako, jarduera jakin bat burutzeko prentsako berri bat hartu daiteke, bideo bat ikusi edo beharrezkoa den informazioa interneten bilatu. Era honetan, komunikazio soporte ezberdinak ezagutzeko parada dute ikasleek. Interneten kasuan, herritarrek bitarteko berri hau teknikoki menperatu dezaten interes handia dago instituzioen aldetik, eta eskolek teknologia berrien erabilera integratu behar dutela esaten da behin eta berriz.
Alabaina, hezkuntza sistemak ez da mugatu behar komunikabideen alderdi teknikoa erakustera, hedabideen funtsa ere irakatsi beharko luke. Une honetan, salbuespenak salbuespen, gazteek ez dute kultura komunikatiborik jasotzen, esan liteke ikastetxeetan ez zaiela honen inguruko heziketarik eskaintzen. Hitzak irakurtzen ikasten dute, baina ikus entzunezkoen hizkuntzan analfabetoak sortzen ditugu, irizpiderik ez duten pertsonak (zer eta zergatik ikusten ari diren hori aztertzeko gaitasuna) eta, beraz , jaso besterik egiten ez dutenak. Zer diren tresna komunikatibo horiek, nola egiten diren, horien erabilera teknikoak, balore subjektiboak, esaten dutena kritikatzeko gaitasuna, asimilazio gaitasuna… Asko da hezi behar dena, bestela medioen morroitzara kondenatzen ditugu ondorengo belaunaldiak.
Hezkuntza sistema beraren sinesgarritasuna bera dago uneotan auzitan. Izan ere, ikasgela barruan erakusten den “errealitatea” eta kanpoan, mundu mediatikoan, dagoen “errealitatea” ez datoz bat. Eskolak kanpoko errealitate horri buruz ez badu hitz egiten, gazteek “errealitatetzat” definitzen duten horri ezikusiarena egiten badio, eskolaren mezuak indarra eta balioa galtzen du.
Ahula da komunikazioaren gaineko heziketa gazteen artean. Ikuspuntu horretatik begiratuta, ondo legoke hezkuntza sistema arautuan ikasketa bereziak txertatzea komunikazioaren mundua ulergarriago izan dakion gazteari, liluratik haratago. Esan bezala, uneotan kezka bakarra teknika ezagutzea da eta, hori abiapuntua izan badaiteke ere, ez da nahikoa.
Jendartea, komunikabideak, komunikazioa
Alfabetatzea modu dinamiko batean ulertu behar dugu. XIX. mendeak pertsona bat alfabetatutzat hartzeko zeuden irizpideak eta “mundu modernoan” eskatzen zaizkionak ez datoz bat. Une honetan, alfabetatuari ez zaio eskatzen hitzak ezagutzea bakarrik. Mundu modernoak errotorika eta argudioa eskatzen dizkio. Poesia ulertzea, metafora ulertzea, elipsiaren balioa harrapatzea… horiek guztiak beharrezkoak ditu herritarrak mezu konplexu modernoak ulertzeko. Jendarte-komunikazioaren mezuen dekodifikazio zuzena, naturala ez da nahikoa. Irakurketa denotatiboak ez dira nahiko, konnotatiboak ere behar ditu herritarrak mezu mediatikoa ulertzeko. Nola bestela, adibidez, publizitatea ulertu?
Jendarte- komunikazioa saihestezina da gaur mundu industrializatu, garatu eta bisual honetan. Zentzu honetan, medio eta mezuekiko trebakuntza ezinbestekoa da."

Nahiz eta sarreran agertu euskal curriculuma ez dut horretaz hitz egingo. Artikulu honi bigarren partea moztu diot interesgarria irdutitu ez zaidalako. Beraz, lehenengo partea utzi egin dut aladatu barik guztiz interesgarria, zehatza, argia, eta abar delako. Ia komentariorik eta zer esateko ez daukat. Komunikabide hitza eta sentzuaren laburpena egin du. Guztiz osatua. Benetan ados nago esandakoarekin eta zeozer gehitzea oso zaila. Beraz, esan dezaket, gustatu zaidan artikulurik hoberena hauxe dela.
Iturria: http://www.udalbiltza.net/euskalcurriculuma/?q=node/31

lunes, 22 de octubre de 2007

BTEK, teknologia ezagutzeko EAEko lehen zentroa

"BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa, teknologia ezagutzeko Euskal Autonomia Erkidegoko lehen zentroa, 2008ko azken hiruhilekoan jarriko dute martxan.
Bizkaiko Teknologi Parkeko 602 eraikinak (gaur egun eraikitzen ari dira), 5 milioi euro inguruko inbertsioa izango du, Teknologiaren Interpretazio Zentroa eraikitzeko. Abangoardiako arkitektura izango du eraikinak, ingurumena zainduko du eta jasangarria izango da; esate baterako, eraikinaren estalki nagusia, eraikinaren bereizgarrietako bat izango dena, eguzki-panelez estalita egongo da osorik.
Kultura teknologikoa sustatzea izango du xede Teknologiaren Interpretazio Zentroak, bai eta gazteen artean berrikuntzaren aldeko giroa sortzea ere, ikasleek teknologiari dioten beldurra gal dezaten.
Gainera, gizartearen eta Bizkaiko parkearen zein bertoko enpresa eta teknologia-zentroen arteko zubia izango da zentroa, eta harreman berezia izango du Bizkaiko Teknologi Parkean egiten den zientzia eta teknologiarekin.
Bizkaiko Teknologi Parkea, Elhuyar Fundazioa eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartea dira BTEKen bazkide eratzaileak, eta, berriki Euskal Herriko Unibertsitatea, eta TECNALIA eta IK4 teknologia-korporazioak gehitu zaizkie aurrekoei. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren laguntza osoa du proiektuak.
Orain, bazkide laguntzaile berrien zain dago ekimen hau —enpresa-arlokoak batez ere—.
Funtzionamendua
BTEK Euskadiko eta lurralde mugakideetako eskola-umeentzat, batez ere DBHko lehen zikloko umeentzat, antolatu da. Euskal Autonomia Erkidegoan DBHko 450 ikastetxe daude, eta horietatik 228 Bizkaian daude. 2005-2006 ikasturtean, DBHko 69.644 ikasle zeuden EAEn, eta 36.750 ikasle Bizkaian. Kalkulatu dutenez, martxan jarriko den urtean 3.000 ikasle inguru hartuko ditu interpretazio-zentroak.
Horrelako beste zentro batzuk badira munduan. EAEn eta Espainiako estatuan, ordea, aitzindaria da hau. Bizkaiko Teknologi Parkeak, zentro hau diseinatzean, hainbat teknologia-erreferente hartu ditu oinarri, hala nola Bostongo MIT Museum eta Suediako, Kaliforniako, Municheko edo Berlingo zentroak. Elebiduna izango da hemengoa, bisitaldi gidatuak, ikus-entzunezkoak edo bisitaldi libreak antolatuko ditu eta erakusketa iraunkor bat izango du —lau erabilera-eremukoa–, bai eta aldi baterako erakusketak eta tailerrak ere.
Erakusketa iraunkorrak teknologia sendotua erakutsiko du. Sarreran, bisitariekiko elkarreragina landuko da. Beste hiru arloei dagokienez, Internet, Etxea eta Garraioa hautatu dira hasierako agertoki izateko. Hala, Interneten gunean, sistema elektronikoetan, teknologia digitalean, amaraunaren funtzionamenduan eta kokatze-sistema orokorretan (GPS eta abar) trebatuko dira bisitariak. Etxea agertokiak, berriz, gai hauek izango ditu xede: energia aurreztea, ingurune-adimena, iraunkortasuna, biozientziak, eguzki-energia, erregai-pilak, eta hidrogenoa energia-iturri gisa. Eta, azkenik, Garraioaren arloan, gai hauek landuko dituzte: materialak, aerodinamika, elektronika eta mekanika, besteak beste.
Aldi baterako erakusketak, berriz, egungo gaiez eta ikerketa-fasean dauden teknologia-gaiez arituko dira. Hainbat gai lantzeko tailerrak ere izango dira, esaterako, biozientziak, automatismoak, nanoteknologia eta robotika.
BTEKeko metodologiak elkarreragina izango du oinarri; bisitaldiek 2 ordu eta 30 minutu iraungo dute, eta, erakusketaren osagarri gisa, erakusketari buruzko bisitaldi gidatuak, tailerrak, ikus-entzunezkoak eta bisitaldi libreak antolatuko dituzte."
Artikulu hau oso interesgarria iruditu zait, arlo honetan zerikusia daukalako. Gainera, garrantzitsua da jakitea zer nolako aurrerapenak egiten duten. Baina hitz hauetan gehien harrapatu nauena izan da gazteentzarako izango direla, batez ere. Eta honi arreta jarri behar diogu etorkinak direlako.

Iturria: http://www.basqueresearch.com/berria_irakurri.asp?Gelaxka=1_1&Berri_Kod=1287&hizk=E#hasiera

“CHAT, MESSENGER, MP4, JPG, 3G, TRIBANDA, E-MAIL, X-BOX.. »

Badaude teknika famillia aukerak bihurtzeko irizpideak.
Betidanik egon da teknologia berriak, beraz, guztiok bizi izan gara hauen garapenaren momentu batean. Gainera oso erosoa da bai gure bizitza arruntetarako baita gure kontsumoko kulturak sortzen dituen eguneroko betebeharra ere. Inork ezin du teknologi berriekin eza bizitzea teknikak eta eguneroko bizitzari aurre egiteko era berriak direlako. Honi, gehitu behar diogugenerazio bakoitzaren kultura desberdina.
Orain dagoen gazteria lehen baino trebeagoak dira teknologi berriekin harremanak edukitzeko adibidez, ordenagailuekin. Beste aldetik, gurasoek ez dute seme – alabek duten harremana, beraz, haiek duten ikuspuntua oso desberdina da.
Nola ikusi irabaziak teknologian hezkuntza mailan?
Denak erronka suposatzen du eta gure baloreen moldaera bat bizitza arrunteko formatu berriei. Lehen aipatu dudan moduan, familia bakoitzaren barezitasunak ukatu gabe, ezin dute bizkarra eman hezkuntzan teknologi berriei. Oso garrantzitsua delako garai honetan “tramankulu arraro” hauekin ondo konpontzea.
Beraz, hau guztia irakurrita ikus dezakegu nola, nahiz eta konturatu ez, garaiak aldatzen doazela eta ezin diegu baztertu, urte batzuk barru gero eta garrantzia handiagoa hartuko dutelako.
Iturria: http://www.prebentzio.com/opciones.php?tipo=pro&id=77